XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GAZTEA: Ez. Oraindik ere aukera daukat berarekin aurrez aurre egiteko.

JOHN: Zer esango diozu?

GAZTEA: Ezer ez. Oso mingarria da iragana gogoratzea.

(Berriz ere, JOHN atera hurbildu da, arnasa hartzera edo.)

(Atea irekitzean zaratak aditu dira)

JOHN: Horra hor cuatrojulio ederra!

GAZTEA: Kontuz atearekin! Inor ustekabean sar liteke...

JOHN: Ez naiz horren beldur.

GAZTEA: Edo inork kanporako bidea hartu, ustekabean ere...

JOHN: (GAZTEArengana etorriz) Aditu ondo, mukizu.

Erregelak ipini ditugu lehen eta bete egingo ditugu.

GAZTEA: Bete egingo ditugu?

(Etenaldia)

JOHN : Gainera, ez dago inora joaterik.

Sutautsez basituta dago eguratsa eta zalaparta handia dago.

Jende piloa dabil kalean.

GAZTEA: Ba nik gogoko dut.

Horregatik maite dut hiria, zarata eta jendea ugari dagoelako. Tren hotsak, autoak, sirenotsak...

JOHN: Sirenots horiek geure bila etor daitezke egunen batean.

Gauero entzuten ditut trailerhometik.

(JOHN eseri egin da, nekatuta.)

(Erritmikoki jotzen du makila eskuan)

GAZTEA: Kasinoetan bizi zinela uste nuen.

JOHN: Kasinoetan bizi naiz gaur geroztik.

Atzo bota zuten trailerretik nire auzokoa.

Antza denez, ez zitzaion heldu wel-fareko txekea.

Zeharo mozkortu zen, pistola atera eta managerra mehatxatu zuen.

Bere trailerrean bizi ginen eta ospa egin behar izan zuenez, kalean geratu naiz.